Arropa, zein garrantzitsua den gure gizartean!!! Arropak asko esaten digu pertsonari buruz, horregatik badago jendea obsezionatuta dagoena eta horrek dakartzan kutsadura areagotuz. Mugikorrekin gertatzen den bezala arropa ekoizteak kutsatu egiten du, eta nahiz eta ezin dugun produkzioa gelditu gutxiago egin daiteke. Horregatik, hauek dira gure ustez lagun dezaketen neurriak:
1.-Dagoeneko erabiltzen ez dituzun jantziak erabili zure lookari ukitu originala emateko. Horrelakoetan, botoiak jaka bati aldatzea, kamiseta baten eskotea moztea edo koloretako gerrikoa janzki baten gainean jartzea bezalako keinu sinple batek erabat alda dezake haietaz duzun pertzepzioa. Honekin modara joan zaitezke ezer berririk erosi gabe.
2.- Aurreko aukera ezinbestekoa baldin bada jadanik arropa oso apurtuta dagoelako, birziklatzeko konteinetarra bota dezakegu. Honi esker material horiek konpondu ondoren arropa berria sor daiteke.
3.- Ildo beretik jarraituz, arropa egoera egokian baldin ez badago baina zalantzak baldin baditugu arropa birziklatu ahal daitekeenik, badago jendea egoera kaskar batean bizi direnak, eta haiei, gutxienez bero egoteko edo arropa garbia izateko eman diezaiekegu, hala nola, eskaleei.
4.- Gure etxeetan ere askotan ikusi dugun bezala…zergatik ez berrerabili erabilitako arropa etxea garbitzeko?
5.- Beste haur batzuei ematea edo lagunekin eta familiakoekin arropa trukatzea aukera ona da erabilitako jantziei bizitza gehiago emateko.